Murgilduz

1. ikasgaia

2. ikasgaia

3. ikasgaia

4. ikasgaia

5. ikasgaia

6. ikasgaia

7. ikasgaia

8. ikasgaia

9. ikasgaia

10. ikasgaia

—Lehen laguntzak

—Istripu bakoitzari bere izena

—Haurren arteko istripuak

—Irakurri aurreko hipotesiak

—Irakurtzeko testua

—"Lucha contra el piojo", itzultzeko testua

—Medikua makilaka

—Moliere antzezlea

—Eratorpena: -tegi, -ti, -aga,
-eta, -arte...

—Aukeratu atzizki egokia

—Elkarlotu eta hutsuneak bete

—Parekatu zutabeak

—Sail berekoak bereizi

—Osatu taula

—Euskaratu

—Aukeratu

—Bizitzaren defentsan

—Ordenatu testu-zatiak

—Esaera zaharrak: osasuna

—"Aurrerapen ikaragarria medikuntzan"

—Irakurtzeko testua eta hiztegia eta egiturak landu

—Deklinabidea: Noraino

—Noraino moztu zioten hanka?

—Osatu taula

—Parekatu

—"Balitz eta bazan, biak elkarrekin kazan". Baldintza

—Irakurtzeko testua: "Ametsak"

—Balizko ametsak

—Ospitaleko zuzendariari eskutitza

11. ikasgaia

 

 

Murgilduz > 10. ikasgaia > "Balitz eta bazan, biak elkarrekin kazan". Baldintza > Irakurtzeko testua: "Ametsak"

 

Irakurtzeko testua

Ametsak

 

Historian zehar oso esangura desberdina izan dute ametsek: Jainkoaren gauza, edo baita deabruarena ere. Edota geroa jakiteko bide bat bezala kontsideratuak ere izan dira.

Ametsetan gaudenean ez gaude geldi, ezta atsedenean ere; garuneko jarduera oso bizia da (REM fasea). Garuna oso esna dago, ametsetan gauden bitartean.

Amets, edozein fasetan egin daiteke amets. Baina REM fasean egiten bada, amets egindakoaz oroitu egiten gara. Fase honetako ametsak ongi antolaturiko ametsak dira, nahiz eta eguneroko bizimodutik urrun egon. Ez-REM faseko ametsak, ordea, askoz ere grisagoak dira, ilunagoak, ez hain arraroak, eta eguneroko bizimoduarekin askoz ere lotuagoak daudenak.

Hipotesi batek dioenez, REM fasean ezagutza-ahalmenak, emozioetara egokitzea, etab. indartu egiten dira.

Ametsak badu ageriko edukia eta beste eduki latente edo erdi-ezkutukoa. Honen arabera, 3 motako ametsak bereizten dira:

  • Zentzua dutenak, oso ongi ulertzen dira. Umeetan holakoak dira, agian galarazi edo debekatutako zerbaiti lotuak. Horregatik eguneroko bizitzarekin duten harremana oso zuzena da.
  • Beste batzuek badute zentzurik, baina ez dira ulertzen.
  • Azkenik, beste batzuek ez dute zentzurik, eta ez ditugu ulertzen. Erabat absurdoak dira.

Aipa dezagun azkenik, Sobiet Batasunean, Kasatkin izeneko medikuak 30 urtean zehar, garatu duen teoria bitxia. Azterketa sakon bat egin ondoren, eta 27.300 amets (1.410 pertsonei dagozkienak) bilduta, ondorio hauetara iritsi da:

Bere ustez, ametsek, aldez aurretik, eritasunen abisua edo ematen digute. Eta abisuaren epea eritasunaren larritasunaren arabera dago. Horrela:

1-2 egun lehenago: anginak, katarroak, hagineko mina

1 hilabete lehenago: gastritisa, ultzera.

2 hilabete lehenago: tuberkulosia

1-2 urte lehenago: eritasun grabeak (garuneko tumoreak, adib.).

 

AGIRRE, J. (1986): "Sonanbulismoa". Osasunbideak. Medikuari galdezka.
Elkar, Donostia, 122 or.

 

 

<< Aurrekoa     Hurrengoa >>