Murgilduz

1. ikasgaia

2. ikasgaia

3. ikasgaia

4. ikasgaia

5. ikasgaia

6. ikasgaia

7. ikasgaia

8. ikasgaia

9. ikasgaia

10. ikasgaia

11. ikasgaia

—Biztanleriaren bilakaera EAEn

—Irakurri aurreko hipotesiak

—Irakurtzeko testua

—Deklinabidea: noiz, noiztik, noiz arte

—Zenbakietatik zifretara

—Ordua zenbakitan

—Orduak idatziz

—Herrietako jaiegunak

—Non, Norengan, Nondik, Norengandik

—Udal inprimakia euskaratzen

—Udal hiztegia

—"Euskara jakitunak bai, baina hiztunak?" testua entzun ahala osatu

—Ezin aparkatu: Idazlana

—Eratorpena: leku eta joera adierazten duten atzizkiak:

—Esanahiaren arabera osatu

—Esaldien testuinguruan jarri

—Aurkakoak parekatu

 

 

Murgilduz > 11. ikasgaia > Biztanleriaren bilakaera EAEn > Irakurtzeko testua

 

Irakurtzeko testua

 

Hamar urte barru zaharragoa eta urriagoa
izango da EAEko biztanleria

 

Biztanle galera moteldu egingo da, ugalkortasuna zertxobait suspertu eta migrazio saldo negatiboa gutxitu egingo delako.

Zahartze prozesua ez da eten eta 2010. urtean gazte baino zahar gehiago egongo dira; %21ek 65 urte baino gehiago izango ditu.

Biztanleen erdia baino gehiago emakumeak izango dira eta Bizkaia izango da biztanleria galtzen segituko duen bakarra.

 

Euskal Autonomia Erkidegoak (EAE) 2.039.100 biztanle izango ditu 2010. urtean; hau da, 1995. urtean baino 60.000 biztanle gutxiago eta 1983an baino 100.000 gutxiago —urte horretan biztanleria tasa handiena izan zuen EAEk—. Biztanle horietatik %51,7 emakumezkoak izango dira eta gainerakoak (%48,3) gizonezkoak izango dira. Horrela jasotzen du Eustat-ek landu eta Lourdes Llorens erakundeko zuzendariak atzo Bilbon aurkeztu zuen Biztanleriaren Proiekzio Estatistika lanak.

Edonola ere, ustezko goraldi ekonomikoan oinarritzen den txostenaren arabera, urte honetatik aurrera biztanle gutxitzearen prozesua nabarmen murriztuko da. Izan ere, 2010ean soilik Bizkaiak jarraituko du biztanleak galtzen.

Edonola ere, biztanle kopuruari dagokionez, Bizkaia izango da kopuru nagusiena izango duena (1,07 milioi hiritar). Hala ere, herrialde horren pisu erlatiboa, ordea, hiru puntutan jaitsiko da (55,7tik 52,9ra).

 

Bizkaiak galdu eta Arabak irabazi

Bizkaiak galtzen dituen hiru puntu horiek Arabak jasoko ditu: halaber, 2010. urtean EAEko biztanleriaren %14,6 hartuko baitu. Dena dela, Arabak izango du biztanle gutxien. 298.200 lagun. Gipuzkoak, proiekzio honen arabera, 662.700 biztanle izango ditu, eta herrialde horretako ehunekoak ia ez du gorabeherarik izango.

2010.urtera arte biztanleria tasak behera egiten segituko du, mantsoago izango bada ere. Horrela, 30.500 biztanle galduko dira saldo begetatiboaren (jaiotza eta heriotzen arteko ezberdintasuna) ondorioz, eta zerbait gutxiago 29.500 migrazio saldoaren ondorioz.

Migrazio saldoa, orain arte biztanleriaren atzeratzean gehien eragiten bazuen ere, urte honetatik aurrera ia erdira murrizten da eta 10 urte barru ez du ia eraginik izango.

Biztanleriaren zahartze prozesua, bestalde, ez da etengo eta 2010.urtean gazte baino zahar gehiago izango dira, hau da, biztanleria piramidea adineko talderantz mugituko da.

1975. urtean zerotik 19ra urte bitarteko hiritarrak biztanleen %36,4 ziren bitartean, 2010. urtean %16,5, inguru izango dira. Ostera, 1975ean 65 urte baino gehiagokoak kopuru osoaren %8,3 ziren eta 2010.ean %20,7 izango dira. Era berean, 85 urtetik gorakoak duela 25 urte %0,4 baino ez ziren eta kopurua hirukoiztu egingo da, %2,7 izango baitira.

 

Ugalkortasuna zertxobait suspertu

Ugalkortasuna zertxobait suspertu egingo da aztertutako urteetan, nahiz eta oraindik urrun dagoen belaunaldi-ordezkapena bermatzetik. Ugalkortasunaren hobetze hori ama gazteenengandik etorriko da, zeren 30 urte arte tasak jaisten jarraituko baitute, eta 40 urte inguruko adinetan, ugalkortasuna oso urria da.

2010. urtean EAEko emakume batek 1,25 seme-alaba izango ditu batez beste; 1985ean izan bide zituen berberak. Herrialdeen arteko azken urteetako aldeak ez dira aldatuko; Gipuzkoa izango da herrialderik ugaritze-tasa handienekoa, eta emakumeko seme-alaba gutxien, berriz, Bizkaiak izango ditu.

Datozen urteetan, emakume belaunaldi nahiko handiak joango dira sartzen ugal-adinean, alegia, 60 eta 80ko hamarkaden amaieran jaiotako emakumeak. Jaiotza kopurua igo egingo da, eta 2010 erako, urteko 20.000 jaiotza inguru izango dira.

 

Bizi-itxaropenak gora egiten segituko du

Heriotza tasei dagokienez, 2010. urtean, urte bat aurretik hiltzeko probabilitatea 1995ean zegoenaren erdira jaitsiko da, eta 1975ekoa baino zortzi aldiz txikiagoa izango da. Urte horretan, gizonezkoak 76,4 urte biziko dira batez beste, eta emakumezkoak, berriz, 85,3 urtera iritsiko dira. Horrela, lehenek 1995aren aldea, 2,1 bizitza urte irabaziko dituzte eta bigarrenek, berriz, ia hiru urte gehiago.

 


 

Gazte baino zahar gehiago

 

Eustat-ek egindako prospekzio lanaren arabera, 2010. urtean EAEko biztanleriaren ezaugarri nagusiak hauek izango dira:

Bi milioi- EAEk 2.039.100 biztanle izango ditu, 1995ean baino 60.000 lagun gutxiago.

Emakumezkoak erdiak baino gehiago - Biztanleria osoaren % 51,7 (1.054.000) emakumezkoak izango dira.

Gazte baino zahar gehiago - 20 urte baino gutxiagokoak biztanleriaren % 6,5 izango dira. 20tik 64 urte bitartekoak, bestalde, %62,8, eta 65 urte baino zaharragoak % 20,7. Azken kopuru hori %8,3koa izan zen 1975. urtean.

Ugalkortasuna suspertu - Ugalkortasuna hobetu egingo da. Emakume batek 1,25 seme-alaba izango ditu batez beste urte horretan.

Bizi itxaropenak gora - Gizonezkoak 76,4 urte biziko dira batez beste, eta emakumezkoak, berriz, 85,6 urte bizitzera iritsiko dira.

Migrazio saldoa ia desagertu - Migrazioagatiko guztizko biztanle-galera 30.000 biztanle ingurura hurbilduko da. Saldoak, dena den, zerorantz joko du Gipuzkoan, baita, motelago bada ere, Bizkaian ere; Arabak, aldiz, zenbaki positiboei eutsiko die, eta gehiago haziko da.

Inmigrazioak gehitu eta emigrazioak jaitsi - 1996tik 2010era EAEk 188.000 inmigratzaile hartuko ditu eta ostera, 218.000 lagunek emigratuko dute.

 

 

<< Aurrekoa     Hurrengoa >>