HABE - Osatuz euskadi.net
 
Osatuz  

Osatuz egitasmoa euskara ikasten ari diren osasun-arloko langileentzat sortutako ikasmaterialek osatzen dute. Ikasmaterialok HABEren eta Osakidetzaren ekimenez gauzatu dira.

Osatuzen helburu nagusia osasun-arloko langileak euskaraz komunikatzeko gai izatea da, bai lan-ingurunean eta baita hiritarrekiko harremanetan ere. Eta hori lortzeko asmoz hiru ikasmaterial sortu dira: Osatuz aldizkaria, Osatuz irratsaioak eta Osatuz web gunea. Hiruak euskaltegian eta euskalduntze orokorreko prozesuan erabiltzen diren ikasmaterialen osagarri dira eta ikasleek nork bere aldetik erabiltzeko moduan daude prestatuak.

Osatuz aldizkaria

Osatuz aldizkariak, osasunaren inguruko edukiak eskaintzeaz gain, gaur egungo gaiak ere jorratzen ditu.

Eskaintzen dituen edukien artean honakoak azpimarra daitezke: profesionalei egindako elkarrizketak, osasun-gaiei buruzko artikuluak edota kontsultan suerta daitezkeen egoeren elkarrizketa-moldeak.

Aldizkaria didaktikoa da, eta artikuluak ulertzeko hiztegia eta hizkuntza lantzeko ariketak ditu. Proposatutako ariketa guztiek zuzenketa-orria dute.

Ale bakoitzak Osatuz Orokorra eta Osatuz Pediatria ikasmaterialetan oinarritutako auto-ikaskuntza gidak ditu gehigarri.

Hilero ale bana argitaratuko da. Harpidetza egin

Itxi >> Itxi

Osatuz irratsaioak

Euskadi Irratian entzungai diren Osatuz irratsaioek osasun-eremuko hizkuntz eredua zabaltzea dute helburu.

Bi motako irratsaioak daude:

  • Osatuz elkarrizketak: Osasun-hizkuntzan trebatzeko 40 profesionali egindako 10 minutuko elkarrizketak.
    • Larunbatero, goizeko 11etatik aurrera Euskadi Irratiko Faktoria saioan
  • Osatuz zalantzak: Osasun-zentroetan ohiko diren hizkuntz zalantzak argitzeko 2 minutuko saioak.
    • Astelehenetik ostiralera, egunean behin, hainbat ordutegitan.

Itxi >> Itxi

Osatuz web gunea

Osakidetzako langileek beren euskara hobetzeko Osatuz web gunean aurkituko dituzte behar dituzten tresnak:

  • Osatuz aldizkariko artikuluak, ariketa eta entzungaiak.
  • Irratsaioak, transkripzioak eta horien gaineko ariketak.
  • Osasun gaien inguruko 40 ariketa-sekuentzia, irakaslearen laguntzarik gabe egin daitezkeenak, ordenagailuak berak zuzentzen baititu.
    • 10 harrera eta atentzio-zerbitzuetako langileentzat
    • 10 erizainentzat
    • 10 orokorrekoak
    • 10 pediatriakoak
  • Beste zenbait atal: berriak, azterketa-ereduak, zalantzak argitzeko foroa eta hainbat baliabide didaktiko

Ariketa-sekuenziak eta beste hainbat motatako ariketak astero gehituko dira.

Itxi >> Itxi

Ikasmaterialak Osakidetzako 2. Hizkuntz Eskakizuna prestatzen ari den edozein profesionalentzat dira egokiak. Baina, hala ere, Osakidetzatik at dauden osasun-zentroetako langileek edota osasun-arloko unibertsitateetako ikasle eta irakasleek euskararen erabileran trebatzeko erabil dezakete.

Osatuz euskaldun berri nahiz zaharrentzat da baliagarri, osasun-zerbitzuen egunorokoan sortzen diren hizkuntz beharrei erantzuten baitie.