|
Haurren depresioa
Sekuentzia honetan Idoia Agirre Lasarteren irratsaioa landuko da. Idoia Agirre medikua da, psikiatrian espezializatua. Medikuntzako ikasketak EHUn bukatu ondoren, hainbat urte egin zituen Suitzan, bertako ospitaleetan lanean. Gaur egun Donostian dauka kontsulta, ospitalez kanpoko asistentzia psikiatrikoan, helduekin bezala baita haur eta gaztetxoekin ere. Sekuentziaren gaia Haurren depresioa izango da.
Depresioa aipatzen dugunean helduak etortzen zaizkigu burura ezinbestean. Haurra triste egon liteke... txorakeriaren batengatik ziur aski; eskolan emaitza txarrak lortu ditu... alferra delako, seguru. Baina horrelakoak, zenbaitetan, depresioarekin lotu litezkeela pentsatzea ere! Horixe uste zuten orain gutxi arte, baina badirudi baietz, haurrek ere izan dezaketela depresioa. Horretaz jardungo dugu ondoren.
Haurren depresioa
Transkripzioa
Ikusi
HAURREN DEPRESIOA
Gaurko saioan haurren depresioa izango dugu hizpide eta horretarako gurera gonbidatu dugu Idoia Agirre.
Esataria: Idoia, egun on!
Idoia Agirre: Egun on!
Esataria: Ongi etorri! Ondo iruditzen bazaizu, Idoia, hasteko zure aurkezpentxo bat egingo dugu. Zuzenduko gaituzu, e?, gaizki ari bagara. Psikiatrian espezializatua zara Medikuntzako ikasketak EHUn bukatu ondoren, Suitzan izan zinen, bertako hainbat ospitaletan lanean, eta gaur egun Donostian duzu kontsulta, Ospitalez kanpoko Asistentzia Psikiatrikoan, eta helduekin bezala, haur eta gazteekin ere lanean ari zara.
Idoia Agirre: Oso ondo.
Esataria: Data zuzenak dira, beraz?
Idoia Agirre: Oso ondo.
Esataria: Beno, behin aurkezpena eginda, sar gaitezen gaian barrena. Hasteko eta behin, depresioa askotan erabiltzen dugun hitza da, baina zer da, zer da depresioa?
Idoia Agirre: Depresioa da pertsona batek zerbait galtzen duela iruditzen zaionean daukan erreakzioa, ez? Galtzearen aurrean dagoen erantzun afektiboa, e?
Esataria: Gauza bat edo...
Idoia Agirre: Bai, gauza bat.
Esataria: ... edo sentimendu bat galtzea?
Idoia Agirre: Bai, zerbait berarentzat, zerbait inportantea den zerbait. Izan daitekeela gauza bat, pertsona bat, leku bat, sentimendu bat, zerbait, berarentzat ordura arte oso inportantea zen zerbait bat-batean galdu duela sentitzen du, eta horrekin, aurrera, ba, ezin duela hori gabe, ezin duela aurre egin, e, sentimendu horrekin geratzen da, ezta? Horrek sortzen dion ezinegona, ezin aurrera egin...
Esataria: Askotan nekearekin edo tristurarekin lotzen den hitza da depresioa. Ez dakit zuek, beno, adituek, diagnostikoa egiterako garaian, ba, ze sintomari edo zeri ematen diozuen bereziki garrantzia, ez? "beno, pertsona honek depresioa du" esateko.
Idoia Agirre: Bai, orduan, hor dago, ez? esango nizuke helduen depresioa ezagunagoa zaigu, ez? eta haurren eta gaztetxoen depresioa ezezagunagoa da, baina, existitu existitzen da, ez? nahiz eta desberdin adierazi ez? eta baita ere, beste zentzu bat ere eduki. Orduan, esango nuke, haurrak eta, etengabe, ez? Haurren lehenengo urteetan, haur eta gaztetxoen urtetan, etengabe ari dela, galtzearen esperientzia egiten, ez? Ari da etengabe aldatzen, gauza berriak bizitzen, orduan badago halako ume eta gazteen eboluzioan depresio, tristuraren inguruko lan etengabeko bat, dolu bat esango genukeena. Orduan, batzuetan dolu-lan hori, ba, egiten du umeak, nabari zaio pittin bat, baina aurrera egiten du, eta beste batzuetan, ba, dolu-lan hori oso gogorra zaio, zaila zaio egiten eta orduan, agertuko litzateke, agertuko lirateke depresioaren sintomak. Izango zirela, ba, umearen alde batetik inhibizioa, ez? Geldituta geratzen da, bere bizitzako arlo desberdinetan geldituta geratzen da edo, eta hori interesantea da esaten, umeetan egon daiteke nolabaiteko hiperaktibitatea, kontrako defentsa. Min horren aurrean mugitu, gauzak egin, despistatu. Beno, alde batetik, hori, inhibizioa, edo hiperaktibitatea; gero, ba, ezkortasun handia norberarekiko: "ez dut balio, ez dut ezer , ez naiz ezertarako gai.." eta baita ere, kanpoarekiko, ez?: "ez naute maite.."; lagunekin gaizki konpontzen hasten da, eh? eta gero, egon daitezke ere, ba, sintomatologia oso-oso benetan, oso zabala, bai. Fisikoa, bai jokabide...
Esataria: Fisikoa izan liteke?
Idoia Agirre: Bai, buruko minak, tripako minak, eh. Depresioak erabat dena uki dezake, ez? denean... Da funtzionamendu bat, gaizki funtzionatzearen inpresioa. Orduan, dena izan daiteke min-leku, ez? mina koka daiteke esparru askotan.
Esataria: Eta bai hori, bai haurretan, bai gazte eta helduetan? Aipatu dituzu oso sintoma ezberdinak. Hori gerta liteke helduen kasuan ere, horren sintoma ezberdinak izatea?
Idoia Agirre: Eh, umeengan askoz ere nabariagoa da, nabarmenagoa da, pixka bat plastizidade hori dagoelako, ez? Umeak, e, umeak, e, ba, dena ari zaio hazten eta dena dagoen mugitzen, orduan, mina dagoenean ere, ba, leku askotan ager daiteke ezintasun bat bezala, ez? Askotan horri ekibalente depresiboak deitzen zaiona. Ez da depresioa helduengan ezagutzen dugun bezala, baina daudelako sintomatologia-koadroak direnak ekibalente depresiboak deitzen zaiona.
Esataria: Zerbait galtzearen sentsazioa aipatu duzu, baina haurren kasuan, zer izan liteke, ba, ez dakit, ba, depresio egoera horren eragile? edo zerk eman diezaioke sentsazio hori? Ze egoeraren aurrean izan liteke?
Idoia Agirre: Ba, adibidez, ba, izan daiteke egoera, ez? etxean zuen harreman-mailan zerbait galtzen duenaren inpresioa, adibidez, ba, ba, anai-arreba bat jaiotzen denean, eh, aldaketa bere inguruan, beste aldaketa bat dagoenean. Adibidez, izan daiteke etxe-aldaketa bat ere izan daiteke momentu, krisi-momentu bat haur batentzat eta aldaketa horren inguruan ez duela bere ziurtasuna, batez ere, gauzak aldatu dira eta ez da aurkitzen eta egon daiteke hor garaitxo bat tristura eta depresio, eh, sintomatologia depresiboa ere agertzeko momentua izan daiteke.
Esataria: Askotan, edo kasu gehienetan gurasoak izaten dira ba, euren seme-alabak gehien edo gertutik ezagutzen dituztenak, baina pentsatzen dut ez dela oso erreza izango askotan ondorio horretara iristea, ez? Demagun, bat-batean hori, ba, hiperaktibitatea garatzen duela edo gauza asko egiten hasten dela; nola pentsatu depresioa duela, ez?
Idoia Agirre: Bai, ez, hori egia da, eta horregatik galdera, eta askotan gure artean ere galdetzen duguna da "zergatik, zergatik ez da beharko zena bezain beste hitz egiten depresioari buruz haurren kasuetan? Edo.. uste dut helduoi ere beldurra ematen digula, eta beldurra ematen digu, eta pentsatzea umeak deprimituta egon daitezkeela; badago hor zerbait oso beldurgarria, ez ?...
Esataria: Bai.
Idoia Agirre: ...orduan, ba, e, beraz zergatik, nik uste, horrek oso interesgarria dela gai honetaz hitz egitea esateko, badagoela eta, agian, esateko ere, ez dela hain larria. Haurrek bere prozesuetan-eta pasa dituztelako pasarte depresiboak ere esango nuke, e? Badagoela modua haur horiei eta familiari laguntzekoa baina hitz egin, hitzak jarri behar zaizkiola gertatzen den horri, ez? ezin dela esan...
Esataria: Ezin da, nekatuta dago, triste dago.
Idoia Agirre: Hori da, hori da, edo despistatua da, beste gauzetan pentsatzen ari da edo kontra egiten digu... Ez, agian, horiek direla defentsak, baina umearen baitan dagoela, ba, ezintasun bat eta min bat badagoela, eta horri hitza jartzeak, ba, umeari lagundu diezaiokeela, ba, aurre egiten, ez? egoera horri..
Esataria: Eta hortaz hitz egitea lagungarri izan liteke; zuk kontsulta duzu, gurasoak zure, beno, zurera joaten direnean, ze joaten dira, horrela erabat ezjakinean, beno, ez dakit, ba, "alaba arraro dago, triste dabil edo depresioa du?", gurasoek hori, zalantza hori badute ala beraiek ere harritu egiten dira?
Idoia Agirre: Beno, segun, ez? Bakoitzak bere bidea dauka, ez? laguntza eskatzera joateko, baina askotan da gurasoekin laguntzea konturatzen, agian, dakiten hori zer den, zer den, horretaz konturatzea. Sentitzen dute, igual bere umea, triste dagoela baina, e, ezin du hartu horretan, ba, beste izena jartzen diote, askotan, ez da askotan, edo gehienetan gurasoek badakitela, badakite nola...
Esataria: Baina, ez dute esan nahi depresioa du, ez?
Idoia Agirre: Hori da...
Esataria: Ze gurasoek txarra naizela pentsatuko dute, bestela.
Idoia Agirre: Hori da.
Esataria: edo gertatu liteke, ez du horrela izan beharrik, ez?
Idoia Agirre: Bai, hori da, ez?
Esataria: Eta horri aurre egiteko bideari dagokionean. Demagun, ba, seme batek edo alaba batek depresioa duela. Prozesu luzea da? Prozesu zaila da? Ze erremedio du honek?
Idoia Agirre: Kasu, e, kasu bakoitzak bere momentua dauka, ume bakoitzak bere istorioa dauka, e, betiere momentu krisi, momentuko krisiak ere, aurreko krisi momentuak ere adierazten ditu. Familia bakoitzak ere bere istorioa dauka, orduan kasuz kasuko balorazioa egin behar da, hor ez? baina, nik uste dut hori, behin eta berriz esateko da: umeek daukaten, umeek eta gazteek daukaten momentu, biziko momentuak ere aukerak ematen dizkiela, ba, gauza berrietara lotzeko, galtzen duten horri beste gauza berri batekin lotura egiteko, hor, e. Orduan, beno esaten dizut...
Esataria: Posible dela, ez?
Idoia Agirre: ...posible dela, bai.
Esataria: Eta gaurkoan behintzat hori argi utziko dugu. Haurren depresioa badago, hitzak bere lekuan jarri behar dira eta aurre egitea posible da. Ba, Idoia Agirre, mila esker gurekin izateagatik...
Idoia Agirre: Zuei.
Esataria: eta hurrena arte.
Idoia Agirre: Eskerrik asko.