|
Medikuak esan dit minbizia dudala
Oso ezaguna egin da gure artean Joxe Aranzabalek, 2005eko otsailean, Medikuak esan dit minbizia dudala izenburuarekin argitaratu zuen liburua. Bertan, linfoma bat zuela jakin zuenetik ordura arte igarotakoak azaltzen ditu.
Sekuentzia honetan, linfomaz eta Joxek berak izandako eskarmentuaz gehiago jakiteko aukera izateaz gain, berak bizi izandako bezalako momentu berezietan, gaixoari egoki zuzentzeko hainbat ideia ezagutuko dituzu.
Hori dela eta, honakoak egingo dituzu:
- Linfomaren inguruan irakurritako ideiak identifikatu
- Grafikoan oinarritutako informazioa testuan kokatu
- Joxe Aranzabali egindako elkarrizketa osatu, hutsuneak betez
- Gaixoari zerbait gogorra adierazteko esaldi egokiak aukeratu
- Gaitzaren prozesua osatzeko, Sustatun argitaratutako testu zatiak antolatu
|