Sarrionandiarentzat euskarazko saiakera-literatura saria
Aurtengo Euskadiko literatura-sarien berri eman dute, eta saiakerarena Joseba Sarrionandiari eman diote. Euskal idazle honek produkzio oparoa du, eta genero asko landu ditu: saiakeraz aparte, poesia, sorkuntza literarioa eta itzulpenak. Bereak dira, besteak beste, Narrazioak (ipuinak), Marinel zaharrak (poesia), Lagun izoztua (nobela). Saritua izan den liburuko -Moroak gara behelaino artean?- pasarte bat ekarri dizugu hona (475. eta 476. orriak).
Joseba Sarrionandiaren liburu ezberdina duzu Moroak gara behelaino artean? izeneko lan hau. Bereber hizkuntzaren lehenetako gramatika-egilea den Pedro Hilarion Sarrionandiak piztutako jakin-minetik abiatuz, liburua saio-lan anitza eta sendoa da. ...[+]