Euskadinet
| Advanced Search | Guided search

Exercises

Marmoken ziztadak. Sekuentzia

Ia urteroko bisitariak dira marmokak gure hondartzetan. Beraz, nahiko gertuko animalia dugu, eta ezezaguna, aldi berean. Fama txarra du, garroak ukitutakoan ematen duen ziztada mingarria dela-eta. Tartetxo bat irekiko diogu marmokari sekuentzia didaktiko honetan. Lehen atazan, marmokari buruzko informazioa osatzeko aukera izango duzu irakurri eta aztertuko duzun artikuluari esker. Kontsultako elkarrizketan, berriz, marmokaren ziztadaren zainketa medikoaz jardungo duzu, eta udako praktikan erabilgarriak izango dituzun hainbat gomendio entzungo dituzu.

Helburua:
Marmokei buruzko informazioa eskuratu eta ziztada baten sendaketa-prozedura azaltzea.

Hori dela-eta, honakoak egingo dituzu:
  • Ezaugarriak kontuan hartuta, marmokaren irudia aukeratu
  • Marmokei buruzko azalpena osatzeko hitzak euskaraz eman
  • Marmokak gure itsasoetan ugaltzeko arrazoiak egia ala gezurra diren esan
  • Izurriei aurre egiteko hartu ohi diren neurriei buruzko iritzia adierazi
  • Marmokak ziztatuz gero jarraitu beharreko neurriak azaltzen dituen testuko hutsuneak bete
  • Entzundako ezaugarrien arabera, zauria deskribatzeko irudi egokia aukeratu
  • Erizainak aipatu dituen gomendioak eta prozedurak osatu, bi zatiak elkartuz
  • Elkarrizketako hutsuneak bete

ERANSKINAK
:: TESTUA: Marmokak: itsasoko ikara. Ikasbil, 421923. zk. EITB. 2009-07-03
:: AUDIO-PASARTEA: Marmokaren ziztada artatzen.
 
 

Comments
Login for comment