Euskadinet
| Advanced Search | Guided search
Nafarroako Mediatekaren webgunea berritu dute

News


Imprimir
  • 2012/06/25

Nafarroako Mediatekaren webgunea berritu dute

Nafarroaren Euskararen Mediateka, Euskarabidearen proiektua, itxura berriarekin dator.

Nafarroaren Euskararen Mediateka egitasmoaren helburua Nafarroako euskalki ezberdinak bildu, sailkatu eta interesa duten guztientzat sarean eskuragarri jartzea da, eta orain gainera, webgune eraberrituarekin. Ahozko ondarea jasotzen du.

Material historikoaz gain, Euskarabideak berak bildutakoa ere aurki daiteke bertan. Horiek guztiak sareratzeko, ikus-entzunezko artxiboak, soinu-grabazioak eta testu idatziak baliatu dituzte. Horrez gain, bilaketak herriaren, euskalkiaren, gaiaren edota bildumaren arabera ere egin ahal dira.

Ez da guztiz askea, erregistratu egin behar baita.

1999an jaio zen proiektua Nafarroako gobernuaren eta Euskal Kultur Erakundearen eskutik; orduan Nafarroako Euskararen Fonoteka izena jarri zioten. Sorreratik, asmo argi bat zuen: Nafarroan urteetan zehar bertako euskarazko ahozko ondarea bildu eta jasotzea.

Informazio gehiago, Euskararen Mediatekaren atarian.
 


 
 

Comments
Login for comment

HABEren berriak

Berri gehiago