Zabalik dago HIK HASIren udako topaketa pedagogikoetarako matrikulazio epea
Imprimir
  • 2012/05/21

Zabalik dago HIK HASIren udako topaketa pedagogikoetarako matrikulazio epea

Hamahirugarren HIK HASI Udako Topaketak izango dira Donostiako Zurriola ikastolan, uztailaren 3, 4 eta 5ean.

Gaurkotasun handiko hezkuntza gaiei buruzko 29 ikastaro eskaintzen ditu aurten hik hasi hezkuntza egitasmoak, eta horietan parte hartzeko izena emateko epea maiatzaren 31 arte egongo da zabalik.

Hik Hasik hamahirugarren urtez antolatu ditu udako topaketa pedagogikoak EHUko Filosofia eta Hezkuntza Zientzien Fakultateko Hezkuntzaren Teoria eta Historia Sailarekin batera.

Hezkuntza gaiak jorratuko dituzte ikastaro guztiek, baina, alderdi eta ikuspegi ugaritatik gerturatuko dira gaira, kasu batzuetan hezkuntza formaleko gaiak jorratuko dira, matematika nola euskara probak, kasu. Beste batzuetan, irakasleen lanari buruzkoak izango dira, hezitzaile profila aztertuko da adibidez, edo ikasleekiko harremana; familia eta eskolaren arteko harremana edota komunikatzeko gaitasuna. Webgunean daude ikastaro guztiak, eta matrikulatzeko aukera.

Ikastaroen barruan tailerrak ere izango dira, txotxongilo tailerra eta origamia tailerra, esate baterako, eta baita espresio artistikokorik ere. Marrazketa, idazketa eta irakurketa ere jorratuko dira ikastaroetan, hiru arloetara gozamenaren bidetik iristeko ikastaroak egingo dira.

Zigorrei buruz, familiaz eta eskolaz, gortasunaz, adimenaren gidaritzaz, hezitzaile profilaz, idazketa sortzaileaz, eta beste hamaika gairi buruz izango dira aurtengo ikastaroak.
Ikastaroak eskaintzeaz gain, hainbat arlotako irakasleak elkartzeko eta beren esperientziak trukatzeko topaleku izaten dira urteko udako topaketak, bertan hausnarketa, asmo, ideia, proiektu eta berrikuntzak plazaratuko direlarik.

Ordutegiak
•    Ikastaroak: 9:00-14:00.
•    Saio libreak: 16:00-18:00.
Datuak
•    Noiz: uztailaren 3, 4 eta 5.
•    Lekua: Donostiako Zurriola ikastolan (Indianoene, 1. Gros auzoan).
•    Kopuru mugatuko ikastaroetan aurrena izena ematen dutenek izango dute lehentasuna.
 


 
 

Comments
Login for comment

HABEren berriak

  • Xuxen 5, euskara-zuzentzailearen azken bertsioa, sarean

    Xuxen 5, euskara-zuzentzailearen azken bertsioa, sarean

    Xuxen zuzentzaile ortografikoa berritu dute, Hiztegi Batuko eta Elhuyarren hiztegietako aldaketak txertatu dituzte eta akats gramatikalak ere zuzenduko ditu. ...[+]

    Haberen berriak - Nov 10, 2015
  • Kultura Helburu, euskal industria kulturala eta euskal sortzaileak sustatzeko ekimena

    Kultura Helburu, euskal industria kulturala eta euskal sortzaileak sustatzeko ekimena

    Beherapen txartelak aurkeztu dira antzokirako, zinemarako eta literaturarako . Jadanik zuzeneko kontzertuetan ere kanpaina abian da. ...[+]

    Haberen berriak - Nov 10, 2015
  • Abian da Erakurleak irakurketa talde digitala

    Abian da Erakurleak irakurketa talde digitala

    Erakurleak eLiburutegiko euskal literaturaren irakurketa talde digitala da. Egitasmo hau Euskadiko Irakurketa Publikoko Sareak antolatu du, Euskal Idazleen Elkartearekin lankidetzan. Bloga (http://liburutegiak.blog.euskadi.net/e-rakurleak/) da taldearen "etxe eta bilgunea", eta bertan jasotzen da egitasmoarekin zerikusia duen guztia. Aldi berean Twitter eta Facebooken ere jarraitzerik badago. ...[+]

    Haberen berriak - Nov 6, 2015
  • Bizkaiko Kultur zirkuituaren XVI. edizioa

    Bizkaiko Kultur zirkuituaren XVI. edizioa

    Bizkaiko Kultur zirkuituaren XVI.edizioa antolatu du Euskaltzaleen Topaguneak, Bizkaiko Foru Aldundiaren laguntzarekin. Aurtengo Udagoieneko Ostera Gernikan hasiko da azaroaren 5ean eta errenkadan bisitatuko ditu Balmaseda, Muskiz, Bilbo eta Leioa, azaroaren 27ra bitarte. ...[+]

    Haberen berriak - Nov 5, 2015
  • Joseba Erkizia: "Europako markoa gure egoerara moldatu nahi dugu"

    Joseba Erkizia: "Europako markoa gure egoerara moldatu nahi dugu"

    Euskadi Irratiko Mezularia saioan elkarrizketatu dute HABEren zuzendari nagusia. Bere esanetan, aditu talde batek euskara ziurtagirien sistema aztertuko du zein moldaketa egin behar den ikusteko. ...[+]

    Haberen berriak - Oct 22, 2015
Berri gehiago