-Gaur guretzat erabat berria den kontzeptu bati buruz aritu behar dugu eta dira "etxebizitza malguak". Zuk esan beharko duzu zer den, diren, etxebizitza malguak edo malguak dira gure etxebizitzak? Zer da malgua den etxebizitza bat? Esplikatu iezaguzu.
- Hori da... Malgua azkenean da bere erabiltzaileen beharretara egokituz joateko gai den etxebizitza.
-Aldatuz joan daitekeen etxebizitza bat?
-Agian etxebizitza ez da hainbeste aldatuko, baina hasieratik agian dago pentsatua denboran zehar erabilerak aldatuz joan daitezen.
-Egitura aldetik?
-Esango genuke etxebizitzaren antolamendua dela...
-Alda daitekeena...
-Alda daitekeena edo funtzio desberdinak har ditzakeena. Agian... bi gauzak dira. Gauza batzuk aldatu ditzakegu eta erraztasuna izango dute aldaketa horiek. Eta beste batzuetan espazioaren antolamenduak berak errazten du funtzio batzuk edo besteak hartzea.
-Poliki-poliki joango gara esplikatzen.
-Esan nahi dudana azkenean da: familia batek etxe bat hartzen duenean, familia hori modu batekoa da, agian haur txikiak ditu...
-edo bat ere ez.
-edo bat ere ez.
-Askotan gertatzen da, etxe batera joaten gara bikotean haurrik gabe.
-Esango dugu, gaur egun familia mota asko daudela, agian orain hitz egingo duguna, juxtu tradizionala izango dela. Baina denetara zabaldu daiteke kontzeptua.
-Baina egia da etxe berri batean normalean bizitza berri bati hasiera ematen zaio, bikotean izan daiteke edo umeekin edo gabe, adibide hori har dezakegu.
-Bai. Bagoaz etxebizitza horretara eta gure arteko harremana bat da, jakina. Bagara bi, egiten dugu lan etxetik ala ez. Gero haurrak izaten ditugu, ala ez. Haurrak izaten baditugu, txikiak direnean behar batzuk izaten dituzte eta zahartxoagoak edo helduagoak direnean beste desberdinak dituzte. Gero agian haurrak badoaz eta adineko norbaitekin bizi gara. Gure bizitzan zehar, gure etxebizitzak aukera eman beharko liguke bizimodu desberdinak egiteko etxebizitza horretan.
-Bakarren batek esango du: ematen digu. Guk badaramatzagu 20 urte gure etxebizitza eta moldatu gara.
-Moldatu gara, bai. Baina nola? Ez al dugu inoiz sentitu beharra... gela bat gehiago eduki banu! edo, hor daukadan gela hori handixeagoa izan balitz! Total, beste gela hau agian sobrante daukat! edo egongela handixeagoa izan balitz!
-Beste komun bat eduki bagenu!
-Beste bainu-gela bat eduki bagenu!edo.. sukaldea eta egongela lotuagoak egon balira, sukaldean lanean ari naizenean egongelan jolasean dabilen haur hori ikusteko modua edukiko banu!
-Baina, existitzen dira horrelako etxeak? Familiak aldatu ahala aldatzen diren etxeak. Benetan badira etxea malguak?
-Nik uste dut ez dagoela ezer definitiborik.Alegia, ez dago etxebizitzarik denik batere malgua edo etxebizitza erabat malgurik. Baina bai egon dena da kezka bat arkitekturan edo behintzat arkitekturaren ikerketa arloan hori lortzeko, etxebizitzak benetan malguak izateko.
-Azterketa batzuk eta ikerketak egin dira horri buru, ez?
-Esango nuke XX. mendearen hasieratik kezka hori izan dela eta egon direla azterketak gai horren inguruan. Eta, agian, aurrenetako azterketa bat aipatu dezakeguna, Jhon Habrak egin zuena 60. hamarkadan izan zen, azkenean bere ondorioa izan zen: etxebizitza kolektiboan, etxebizitza eraikin horietan banatuta egon beharko luketela erabat finkoak derrigorrez izan beharko luketen gauzak: egitura edo fatxadaren bao jakin batzuk edo abar... Edo familiek erabileraren arabera aldakor bihurtu ditzaketenak: etxebizitzen barruko banaketak eta antolaketa. Nolabait ere, azterketa horretatik deribatu dira ikerlanak industrializazio prozesuetan nolabait lortu nahian etxebizitza osatzea elementu industrializatuz, errez kolokatu eta deskolakatu egiten diren elementuz. Eta modu horretara jarri eta kendu erraza izatea sukalde bat edo bainugela bat edo hemendik hara eramatea edo handik hona ekartzea... horrelako elementuak. Gure etxebizitza gehienetan hori egitea ezinezkoa da obra ikaragarri bat gabe.
-Hori esan nahi nizun. Egin egin daitezke, obra ikaragarri bat egin behar duzu, gastu handi bat egin behar duzu..
-Eta batzuetan ezinezkoa da. Batzuetan gure etxebizitzaren instalazioak pasatzen dira puntu jakin batzuetatik: hor dugu ur zikinen irteera eta han dugu ez dakit zer eta orduan...
- Eta komuna dagoen tokian behar du eta sukaldea...
- Han edo oso gertu eta horrek malgutasuna murrizten du. Dudarik gabe lehenengo elementua etxebizitza bat malguago egiten duena bere azalera da. Hori duda ezina da. Zenbat eta azalera gehiago etxe batek errazago izango da malgua. Baina hori alde batera utzita, azalera mugatua daukagunean, badaude beste baliabide arkitektoniko batzuk gure etxebizitza malguago bilakatu dezaketenak.
- Adibidez'
- Adibidez pentsa dezakegu esaten duguna espazio kolektiboa... Espazio kolektiboa deituko diot pertsona batek baino gehiagok erabiltzeko espazioa
- Egongela, sukaldea
- Lortzea espazioa erabat zatikatu gabe, zeren zatikatzeak eragozpenak baititu malgutasunerako. Erabat zatikatu gabe, giro desberdinak sortzea espazio horien antolamenduaren bidez eta nolabait ere aukera desberdinak ipiniz. Nolabait ere, giro desberdin horiek sortutakoan, aukerak emanez momentu jakin batean erabat banatzeko giro horiek edo elkarrekin lotzeko.
- Alegia, eta ea ongi ulertu dudan, tabikeak egin beharrean beste bereizgarri batzuk erabiltzea.
- Agian hori ere izan liteke. Gure etxebizitza gehienetan ezagutzen dugu tabikea eta atea. Atea ezagutzen dugu neurri jakin batzuetako atea, denok berdina daukagu. Baina gauzak ez dira horrela, ez dauka horrela zertan izanik. Izan litezke tarteko gauzak. Ez tabike, ez ate edo bi gauzak batera direnak. Jarri eta kendu litezkeenak erraz. Eta momentu jakin batean interesatzen bazaigu egongela eta sukaldea dena bat izatea. Egongela esaten dugun horretan ere hainbat funtzio desberdin izan litezke: eman liteke haurren jolasa edo norberak etxetik lan egiteko espazioa. Momentu jakin batean lanean gudenean etxetik interesatzen zaigu gure giro hori babestea ea modua daukagun...
- Horretarako zein teknika erabiltzen dituzue ez badira ateak eta tabikeak?
- Hasteko etxebizitza beraren diseinutik asko dator. Alegia ez da berdina lehendik daukagun espazio batean gauza guzti hauek moldatzea, baina posible da, baita ere. Ateak eta tabikeak ez, baina tabike erdiak izan litezke, ez goraino igotzen direnak, adibidez. Erditik gora, agian, leiho bat giro desberdinak bereziko dituena, baina ireki litekeena. Batzuetan gardena izango dena eta beste batzuetan erabat ireki litekeena eta beste batzuetan agian erabat opakoa bihur litekeena. Segun eta zer harreman nahi dugun edukitzea aipatu ditugun giro desberdin horien artean. Eta horrek eman diezaguke malgutasun hori. Baldin badaukagu egongela bat besterik gabe, norbait telebista ikusten ari bada egongelan ezin dugu lana egin egongelatik. Baina posible bada egongela barruan giro desberdinak sortu, momentu jakin baten egongela zabal bat eduki nahi baldin badugu, bada dena irekiko dugu eta egongo gara denok espazio zabal horretan. Eta momentu batean batek telebista ikusi eta besteak lana egin nahi baldin badu, modua izango dugu mugimendu gutxi batzuekin erabat banatutako bi espazio sortzeko. Edo batek nahi baldin badu lana egin eta haurrak jolasean baldin baditu, itxiko dugu akustikoki, baina bisualki gardena izango da banaketa hori eta posible izango da...
- Zarata ez da pasako baina ikusiko dugu zer gertatzen den hor
- Hori da, orduan diseinutik dator malgutasuna