Euskadinet
| Advanced Search | Guided search

Docutec

Level 1

Imprimir
estrella gris estrella gris estrella gris estrella gris estrella gris
  • 2012/08/14
  • Number: 1071001
  • Learning objectives: Irakurriaren ulermena
  • Dialect: Batua
  • Number of visits: 460

Euskadiko jaiotza-tasa, Europako baxuenen artean

Euskadiko jaiotza-tasa Europar Batasuneko baxuenetarikoa da.

Heriotzei dagokionez, 1975ean mila biztanletik 7,1 pertsona hil ziren EAEn, eta 2010, berriz, tasa hori 8,9ra arte handitu zen.
Euskadiko jaiotza-tasa Europar Batasuneko baxuenetarikoa da, 2010 urtean mila biztanletik 9,7 jaiotza izan baitziren, EBn 10,7koa izan zen bitartean.
Jaiotza kopuru horiekin, Euskal Autonomia Erkidegoak Maltako (9,6), Portugaleko (9,5),Austriako (9,4), Italiako (9,3) Hungariako (9), Letoniako (8,6) eta Alemaniako (8,3) jaiotza-tasak soilik gainditzen ditu.
Ostera, EBko tasarik altuenak Irlandak (16,5), Britainia Handiak (13) eta Frantziak (12,9) dituzte. Espainiar jaiotza-tasa mila biztanleko 10,5ekoa da, Eustat Euskal Estatistika Institutuak kaleratutako informazioaren arabera.
Datu horiek 1975ekoekin alderatzen baditugu, azken hamarkadetan eman den aldaketa erradikala egiazta daiteke, urte horretan, mila biztanleko 19,1 jaiotza izan baitziren Euskadin.

Gizartearen zahartzea

Heriotzei dagokionez, 1975ean mila biztanletik 7,1 pertsona hil ziren EAEn, eta 2010, berriz, tasa hori 8,9ra arte handitu zen.
Euskadin gertatu den eboluzio horrek gizartearen zahartze-prozesua agerian uzten du.

HIZTEGI LAGUNGARRIA

AGERIAN UTZI.- Dejar en evidencia.
ALDAKETA ERRADIKALA.- Cambio radical.
ALDERATU.- Comparar.
BIZTANLE.- Habitante.
EGIAZTATU.- Confirmar.
EUROPAR BATASUNA.- Unión Europea.
EUSKAL AUTONOMIA ERKIDEGOA.- Comunidad Autónoma del País Vasco.
GAINDITU.- Superar.
HAMARKADA.- Década.
HERIOTZA.- Muerte, defunción.
JAIOTZA.- Nacimiento.
JAIOTZA-TASA.- Índice de natalidad.
OSTERA.- En cambio, por el contrario.
ZAHARTZEA.- Envejecimiento.
 

 
 

Comments
Login for comment

You may be interested