Euskadinet
| Advanced Search | Guided search

Docutec

EGA azterketak, Interneten

1992ko azterketak, eta 1997. eta 2002. urte artekoak jarri dituzte nahi duenaren eskura. Urte bakoitzetik bizpahiru proba. Teorikoak eta entzutezkoak. Denera 18 test daude web orrian (seik dute entzutezkoa).

Internet&Euskadi elkarteak EGA titulua lortzeko atariko probak jarri ditu sarean; azterketa behar bezala prestatzeko oso baliagarriak izango dira

Hamar mila sarrera saldu dira kantaldi horretarako. Aukeratu jarraipen egokiena:
· Zein handia izango dela!
· Bai ederra izango da!
· Zer-nolakoa izango den!
· Egundokoa izango da!

Lautik bakarra aukeratu behar. Hori da trantzea, hori. Lehenengoa gaizki, erabat gaizki; bigarrena, berriz, are okerrago; hirugarrena ere, itxura on-onekoa ez; lehen hirurak alboratuta, laugarrena izango ote da zuzena? EGA Euskararen Gaitasun Agiria izateko trantze horretatik pasatu beharra dago; ondo hautatzen jakitea beharrezkoa da. Eta hemendik aurrera titulua lortzeko aukerak handitu egingo dira. Trebatzekoak, behintzat, bai. Izan ere, Internet&Euskadi elkarteak http://www.interneteuskadi.org/euskara/ega helbidean jarri ditu EGAko atariko azterketa batzuk.

Akatsak egiteko

Ikasle askok eskertuko dute hori, euskara jakinagatik ez baitago Euskararen Gaitasun Agiria lortzeko modurik; eta sarritan tituluek hitzek baino balio handiagoa izaten dutelako. Eroriz ikasten omen da oinez, eta EGA tituluarekin ere antzera gertatzen da: akatsak eginez ikasten dira arauak.

Orain arte Internet bidez ezinezkoa bazen ere, hemendik aurrera EGAko azterketa eguna iritsi aurretik ziberespazioan nahikoa akats egin eta azterketa egunera seguru-seguru iristeko aukera izango da. Egin beharrekoak, hala ere, orain arte bezala, egunean bertan egin beharko da; taxuzko etsamina, akats gutxirekin.

1992. eta 2002. urte arteko18 test, prest

1992ko azterketak, eta 1997. eta 2002. urte artekoak jarri dituzte nahi duenaren eskura. Urte bakoitzetik bizpahiru proba. Teorikoak eta entzutezkoak. Denera 18 test daude web orrian --seik dute entzutezkoa--. Aukera honek alferrak ez ditu bizkortuko, noski, baina EGA azterketa behar bezala prestatzeko prest daudenentzat lagungarri izango da, dudarik gabe.

XML eta HTML formatuekin programatu dute sistema, eta edozein nabigatzailetan ikusi ahal izango dira probak. Aurrera begira, gainera, oraingoei 2003ko eta 2004ko azterketak gehitzeko asmoa dute. Horretaz gain, material honekin guztiarekin CD bat egitekoak dira, eta falta diren entzutezko testak ere gehituko dituzte.

Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Sailaren esku daude EGA azterketaren eskubideak, baina baimena jaso eta Internet&Euskadi elkarteak aukera hau eskaintzea erabaki du. Proiektua aurrera ateratzeko, Bizkaiko Foru Aldundiaren diru laguntza jaso dute, eta Fidenet enpresak ere lagundu die proiektuaren zati bat egiten zati handiena boluntarioek egin dute.

Test hauek gaindituta ezingo da, noski, EGA titulua eskuratu; hori, orain arte bezala, azterketa egunean bertan testari zuzen-zuzen erantzunda lortu beharko da idatzizkoa eta ahozkoa ere gainditu beharko dira, noski, bidean. Norberak bere burua estutu eta probatzeko, ordea, test hauek baino hoberik ez dago.

 
 

Comments
Login for comment

| | | | Imprimir | estrella gris estrella gris estrella gris estrella gris estrella gris
Feb 16, 2005
Number: 239120
Source:
Dialect:
  • Batua
Number of visits: 2890