Duela gutxi erabaki eta aurkeztu digute zein izango den 2013ko Zinemaldiko kartela: Toni Pontí diseinatzaile katalanaren Óptico, hain zuzen ere. Irailera arte itxaron beharko dugu filmak ikusteko, baina bitartean Maialen Beloki (Donostia, 1983) elkarrizketatu dugu eta Zinemaldiak dituen ezaugarriez hitz egin digu. ...[+]
Krisi-garaian, poltsikoa estutzeko formulen bila ibiltzen gara gehienok. Zaila da, izan ere, soldatak behera doaz eta gastu guztiak -elikagaien prezioa, zergak, gasoila…-, berriz, gora. Familiek eta, batez ere, gazteek omen dituzte arazoak. ...[+]
Ramon Zuriarrain Donostian jaio zen 1948an. Arkitektura-ikasketak egin zituen Madrilen. Hirurogeiko hamarkadan Parisera joan zen hango egoera artistikoa ezagutzera. 1970ean Frantziatik itzuli eta Marta Cárdenas, Ameztoy eta Carlos Sanzekin batera bere lehen erakusketa egin zuen Donostian. Laurogeiko hamarkadan Espainiako eta atzerriko arte galeria ezberdinetan erakutsi zituen bere margolanak. ...[+]
Mendebaldekoentzat zaila da erlijio hindua ulertzea. Erlijio politeista da, hau da, jainko askoduna: Brahma, Shiva eta Vishnu dira garrantzizkoenak. Gainera, horietako bakoitzak hainbat forma ditu, eta, beraz, erlijio hau ongi ezagutzen ez dugunoi ehunka jainko daudela iruditzen zaigu. Hinduek badakite noiz egin behar zaion otoitz bati eta besteari, eta zer eskaini bakoitzari. ...[+]
Menchu Gal artista handiari buruzko biografia jasotzen duen bideoa duzu ikusgai. Gogoan izan Donostiako Kubo-Kutxa Aretoa "Menchu Gal. Paris eta Madril artean" erakusketa eskaintzen ari dela, Irungo artistaren ibilbide oparoari buruzkoa, era kronologikoan planteatua, eta Menchu Galen bizitzako hainbat etapatan harengan eragin zuten edo berarekin harreman estua izan zuten artista garrantzitsuen lanekin batera. Erakusketa irailaren 1era bitartean ikusi ahal izango da. ...[+]