Euskadinet
| Advanced Search | Guided search
Pasaiako U. E.ko ikasturte amaierako ekitaldiak

HABE news


Imprimir
  • 2012/06/14

Pasaiako U. E.ko ikasturte amaierako ekitaldiak

noticia

Ikastaroari amaiera emateko, Pasaiako U.E.k bi ekitaldi burutu ditu.

Ekainaren 3an, ikasturte amaierako txangoa izan zuten. Bertan ikasturtean zehar mintzalagunean parte hartu duten hainbat lagunek eta maila ezberdinetako ikasleek hartu zuten parte. Artikutza aukeratu zuten egun pasa honetarako eta haraxe hurbildu ziren igande goizean, euripean, baina giro bikainean. Artikutzako basoan zebiltzan betizuak lagun, goizeko ibilalditxoak blai eginda utzi zituen, baina aterpetxean egindako bazkari goxoak ondo berdindu zituen gero.

 

Bazkalosteko berriketaldia eta poker saioaren ondoren, pilotan eta futbolean ere ibili ziren... Azkenik, eguzki goxotan egindako paseotxoarekin eman zioten amaiera arratsalde parteari eta ikasturte amaierako txangoari.

 

 

 



Ekainaren 8, 9 eta 10ean, berriz, "Udaberriko Barnetegia" egin zuten Tolosako Zuloaga txiki aterpetxean; Tolosako azokan ibili, Gorriti eskultoreak atondutako "Ganbara" ikusi eta berarekin hitz egiteko aukera izan zuten. Topic ezagutu eta Uzturrera igo ziren!! Batera eta bestera ibili ziren Gipuzkoako barnealdea ezagutu, leku berriak ikusi, euskara entzun eta mingaina astinduz.


 


 
 

Comments
Login for comment

HABEren berriak

Berri gehiago