Euskadinet
| Advanced Search | Guided search
Beasaingo Udal Euskaltegiko ikasle, irakasle eta mintzalagunak Getarian

HABE news


Imprimir
  • 2012/06/25

Beasaingo Udal Euskaltegiko ikasle, irakasle eta mintzalagunak Getarian

noticia

Ekainaren 16an, larunbatarekin, Getariara joan ziren Beasaingo Udal Euskaltegiko irakasle, ikasle eta mintzalagunak.

Goizean, Txomin Etxaniz txakolindegia bisitatu zuten eta, bertan, txakolina egiteko jarraitzen den prozesuaren berri izan zuten: kupelak ikusi, azalpenak entzun eta mahastiak ere ikusi egin zituzten. Bisitaren bukaeran txakolina dastatzeko aukera izan zuten.
 

Urtean zehar beraiekin borondatez lanean jardun duten mintzalagunei opari txiki bat eman zieten eta poz-pozik erakutsi zieten beraien esker ona.
 

Ondoren, herrira jaitsi ziren oinez eta han bazkaldu zuten giro ederrean.

Bazkal ondoren, Balentziaga Museorantz abiatu ziren eta gida baten laguntzaz bisitatu zuten. Harridura sortzeko moduko gauzak ikusi eta entzun omen zituzten. Benetan gozatu omen zuten bisitaldia.
 

Egun borobila izan zela eta berriro errepikatzeko gogoz bukatu zutela adierazi zuten parte-hartzaile guztiek.
Informazio guztia, helbide honetan.
 


 
 

Comments
Login for comment

HABEren berriak

Berri gehiago