HABE newsBarnetegia Arantzan Madril eta Bartzelonako Euskal Etxeen eskutikAurreko urteetako ohiturari jarraituz, aurten ere udan euskaraz aritzeko barnetegia antolatu dute Madril eta Bartzelonako Euskal Etxeek Arantzan (Nafarroa) uztailaren 21etik 29ra (asteburua barne). Udan honetan euskara lantzeko asmoa duenak, barnetegi honetan Madril eta Bartzelonan euskara ikasten ari diren ikaskideak ezagutzeko aukera izango du. Izan ere, ikasturtean zehar han ikasitakoa praktikan jartzera baitatoz udan Euskal Herrira. Zuk ere urtean zehar euskaltegian ikasitakoa praktikan jarri nahi baduzu, eman ezazu izena! Prezioa ez bazkideentzat, 375 €. Matrikula honetan eskolak, egingo diren ekintzak eta aterpea saude sartuta. ![]() |
HABEren berriak
|