Euskadinet
| Advanced Search | Guided search
Legazpiko U.E.koak Mintzaturismo irteeran

HABE news


Imprimir
  • 2012/06/06

Legazpiko U.E.koak Mintzaturismo irteeran

noticia

Maiatzaren 26an Mintzaturismo irteera egin zuten.

13 talde dabiltza aurten mintzalagunean, 60 lagun inguru, tartean Legazpiko Udal Euskaltegiko ikasleak, ikasle izandakoak eta baita sekula ikasle izan ez direnak ere.

 

Oso gustura omen dabiltza ekimen honetan, izan ere 10.urtea izanik ere, talde bat baino gehiago da hasierako urtetik dabilena. Gidariak ere, gero eta gehiago dira eta eskertzekoa da egiten dutena, beraiek gabe ez bailegoke ekimenik.

 

Ikasturtearen bukaeran, beraz, mintzaturismoa sari gisa eskaintzen zaie gidari gisa dabiltzanei, eta egun osoan zehar, lagun artean  euskaraz aritzeko aukera atsegin gisa mintzalagunei.

 

Segidan, taldekideen hainbat argazki dituzue, bertan bizi izandako giroaren adierazle.

 

Talde osoaren argazkia

 

Berriketan aritzeko tartea ere izan zuten parte-hartzaileek.      

 

      Naturaz gozatzeko aukera polita izan zen irteera.

 

Turistak bezala, informazioa kontsultatuz.       

 

     Mokadu bat jateko aukera ere izan zuten denek.

 

 


 


 
 

Comments
Login for comment

HABEren berriak

Berri gehiago