Euskadinet
| Advanced Search | Guided search

FAQ

  • Non aurki dezaket helduen euskalduntze-prozesuaren eta mailaketaren inguruko informazioa?


    Helduen euskalduntzea eta alfabetatzea 16 urtetik gorako biztanleei dagokie eta, nagusiki, euskaltegien bitartez bideratzen da.

    Helduen euskalduntze-prozesua bideratzeko,
    Helduen Euskalduntzearen Oinarrizko Kurrikulua (HEOK) da oinarria.


    Gai honen inguruko informazioa
    www.habe.euskadi.net atariko Euskalduntzea eta alfabetatzea/Oinarrizko kontzeptuak atalean aurkituko duzu.


     

  • Non izango ditut eskuragarri HABEren euskara-mailak egiaztatzeko gaitasun-probetako ereduak?

    Alde batetik, www.habe.euskadi.net atarian, AZTERKETA-DEIALDIAK ETA ZIURTAGIRIAK atalean, aldian-aldiko indarrean dauden deialdien inguruko informazioaz gain (baldintzak, egutegia, deialdien ezaugarriak...), aurreko hainbat urtetan erabilitako proba-ereduak dituzu eskuragarri.

     

    Bestalde, HABEren 1. eta 2. mailako gaitasun-probak dituen aplikazioa garatu eta merkaturatu du Skura Mobile enpresak gailu mugikorretarako. Euskara-ziurtagiriak lortzeko trebatzen ari diren ikasleei dago zuzendua eta Android plataformarekin dabiltzan telefono mugikor eta tabletentzako balio du.

  • Ba al dago on-line euskarazko hiztegirik?


    - EUSKARA-IKASLEAREN OINARRIZKO HIZTEGIA. HABEk argitaratua eta izenak berak dioen bezala, euskara ikasten ari direnentzat egina bereziki. www.ikasbil.net atariko PIXKA BAT/HIZTEGIA atalean dago eskuragarri eta erosi nahi izanez gero, berriz, Denda eta Harpidetzak atalean duzu aukera; salneurria 6 €koa da.


    - AISA. ETORKINENTZAKO IRUDIZKO HIZTEGIA. Euskadira iristen diren etorkinentzako harrera-ikastaroetan erabiltzeko materiala, euskara ikasteko oinarri-oinarrizkoa. AISA Hiztegiak zazpi hizkuntza jasotzen ditu: euskara, gaztelania, frantsesa, ingelesa, arabiera, txinera eta bereberea. www.ikasbil.net atariko PIXKA BAT/HIZTEGIA atalean dago eskuragarri eta erosi nahi izanez gero, berriz, Denda eta Harpidetzak atalean duzu aukera; salneurria 15 €koa da.


    Halaber, hementxe aurkituko dituzu gaur egun sarean dauden beste hainbat hiztegi:


    EUSKALTERM:
    ELHUYAR
    3000 HIZTEGIA
    SINONIMOEN HIZTEGIA
    HARLUXET
    UZEI


    Azkenik, Artez Euskara Zerbitzuari esker, orain
    www.hiztegia.net  helbide bakarrean aurkituko dituzu mota askotako euskarazko hiztegiak.


     

  • Zein aukera ditut Euskal Herrian barnetegi erako euskara-ikastaroren bat egiteko?


    Urte osoko barnetegiak eskaintzen dituzten euskaltegiak honako hauek dira:
    ZORNOTZAKO BARNETEGIA, MAIZPIDE EUSKALTEGIA eta BUSTURIALDEKO AEK EUSKALTEGIA.


    Bestalde, udan, barnetegi erako ikastaro bereziak antolatzen dira. Hementxe duzu 2011ko  "
    Udako barnetegiak" zerrenda eta informazioa.


    Halaber, www.ikasbil.net atariko Euskaltegiak atalean aurkituko duzu euskaltegien zerrenda eta eurekin harremanetan jartzeko aukera.


     

  • Nora jo behar dut euskaltegiei buruzko informazioa lortzeko?


    www.ikasbil.net atariko EUSKALTEGIAK atalean aurkituko duzu euskaltegien zerrenda eta eurekin harremanetan jartzeko aukera.


    Halaber,
    www.habe.euskadi.net atariko Euskalduntzea eta Alfabetatzea atalean aurkituko duzu, besteak beste, EAEko euskaltegien jardueraren inguruko informazioa eta Euskal Herritik kanpo helduentzako euskarazko ikastaroak eskaintzen duten zentroen berri.

  • Atzerrian bizi naiz. Ikasi al dezaket euskara nire hirian?


    Gero eta gehiago dira Euskal Herritik kanpo euskara ikasteko aukerak. Horien berri izan nahi baduzu
    www.ikasbil.net atariko EUSKALTEGIAK-EUSKAL ETXEAK atalean aurkituko duzu.


    Bestalde,
    www.ikasbil.net atari honetan bertan eskaintzen da nork bere kaxa, internet bidez eta  edozein lekutatik euskara ikasteko dauden aukeren berri.

  • Ikasi al dezaket euskara Internet bidez?


    Sarean bilatuz gero, aukera dezente aurkituko ditugu, baina tarte honetara horietako batzuk besterik ez ditugu ekarri, gure ustez nagusienak direnak, hain zuzen ere, material edota zerbitzu osatua edota baliagarria eskaintzen dutelako. Horrek ez du esan nahi, noski, han-hemenka, Interneteko hainbat helbidetan, euskara ikasteko balio dezakeen hainbat helbide ez daudenik, esaterako
    www.linguanet-europa.org ataria, hizkuntzak ikasteko on-line dauden baliabide egokiak eta kalitate onekoak biltzen dituena.


    Euskaltegien eskaintza. Gero eta gehiago dira autoikaskuntza zerbitzua eskaintzen duten euskaltegiak, hau da, ikastordu gehienak etxetik eta ordenagailu bidez egiteko modua ematen dutenak. Informazio gehiago eskuratzeko, jo gertuen duzun euskaltegira edota kontsulta ezazu www.habe.euskadi.net helbidean, Euskaltegiak izeneko atalean. Euskaltegiek eta Euskal Etxe batzuek ere BOGA programa erabiltzen dute. Euskara Internet bidez ikasteko sistema multimedia da BOGA. Beraz, etxean edo zeuk erabakitzen duzun lekuan ikas dezakezu euskara, baina beti irakasle edo tutore baten laguntzarekin.


    Nork eskaintzen du BOGA? Aukera zabala duzu gaur egun, Euskal Herriko euskaltegi gehienek eskaintzen baitute, eta Euskal Herritik kanpo, berriz, mundu osoan zehar dauden Euskal Etxeek.


    Nola funtzionatzen du BOGAk? Ordenagailu bidez, on-line funtzionatzen du sistema honek. Sartu ahal izateko, pasahitz bat izan behar duzu, euskaltegi edota Euskal Etxe batean izena ematean eskuratuko duzuna.


    Nolakoa da BOGA? Euskalduntzearen maila guztiak ikasteko edukia eskaintzen du BOGAk, lau kurtsotan antolatuta. Bertan egingo dituzun ariketa gehienen zuzenketa bat-batekoa da, eta erantzun irekia eskatzen den kasuetan, irakasleari igortzen zaizkio eta berak, zuzendutakoan, bidaltzen du zuzenketa. Milaka ariketa egin ahal izango dituzu, era desberdinetakoak eta baliabideak ere ugariak dira: audioak, bideoak, testuak... denak modu erraz eta erosoan euskara ikas dezazun.



    www.habe.euskadi.net atarian aurkituko duzu BOGA programaren inguruko informazioa eta programa hau eskaintzen duten euskaltegi eta Euskal Etxeekin harremanetan jartzeko aukera. Baita ere hainbat saio frogatzeko aukera izango duzu inon matrikulatu aurretik. Horretarako sakatu BOGA botoian eta gonbidatu bezala sartu.


    www.ikasbil.net ataria. Bertan ikas-baliabide ugari aurkituko dituzu bilatzaile eraginkor baten bidez, zure beharren arabera aisa eskura ditzakezunak (idatziak, on-line egiteko moduko ariketak, entzungaiak, argitalpenak, hiztegiak, denbora-pasak, agenda, etab.).


    www.ikasbil.net atariko Pixka bat atalean aurkituko dituzu baita ere euskararekiko lehen hurbilketarako, oinarrizko komunikaziorako, baliagarri izan daitezkeen hainbat tresna (Esaldiz esaldi, Hasi hizketan). Bertan euskarazko oinarrizko esaldiak eskaintzen dira, ahoskera entzuteko aukerarekin  eta beste hizkuntzatan nola diren azalduz.



    www.ikasten.net euskara ikasteko baliabide didaktiko berria da, Eusko Jaurlaritzaren Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa sailaren mendeko www.hiru.com etengabeko ikaskuntzako atarian eskuragarri dauden ekimenetako baten barruan dagoena.

  • Neure kontura euskara ikasteko informazioa nahiko nuke


    - Internet bidezko aukerak

    Sarean bilatuz gero, aukera dezente aurkitu daiteke, baina tarte honetara horietako batzuk besterik ez ditugu ekarri, gure ustez nagusienak direnak, hain zuzen ere, material edota zerbitzu osatua edota baliagarria eskaintzen dutelako. Horrek ez du esan nahi, noski, han-hemenka, Interneteko hainbat helbidetan, euskara ikasteko balio dezakeen hainbat helbide ez daudenik, esaterako www.linguanet-europa.org ataria, hizkuntzak ikasteko on-line dauden baliabide egokiak eta kalitate onekoak biltzen dituena.

    Euskaltegien eskaintza. Gero eta gehiago dira autoikaskuntza zerbitzua eskaintzen duten euskaltegiak, hau da, ikastordu gehienak etxetik eta ordenagailu bidez egiteko modua ematen dutenak. Informazio gehiago eskuratzeko, jo gertuen duzun euskaltegira edota kontsulta ezazu www.habe.euskadi.net  helbidean, Euskaltegiak izeneko atalean. Euskaltegi eta Euskal Etxe batzuk ere BOGA programa erabiltzen dute. Euskara Internet bidez ikasteko sistema multimedia da BOGA. Beraz, etxean edo zeuk erabakitzen duzun lekuan ikas dezakezu euskara, baina beti irakasle edo tutore baten laguntzarekin.

        Nork eskaintzen du BOGA? Aukera zabala duzu gaur egun, Euskal Herriko euskaltegi gehienek eskaintzen baitute, eta Euskal Herritik kanpo, berriz, mundu osoan zehar dauden Euskal Etxeek.

        Nola funtzionatzen du BOGAk? Ordenagailu bidez, on-line funtzionatzen du sistema honek. Sartu ahal izateko, pasahitz bat izan behar duzu, euskaltegi edota Euskal Etxe batean izena ematean eskuratuko duzuna.

        Nolakoa da BOGA? Euskalduntzearen maila guztiak ikasteko edukia eskaintzen du BOGAk, lau kurtsotan antolatuta. Bertan egingo dituzun ariketa gehienen zuzenketa bat-batekoa da, eta erantzun irekia eskatzen den kasuetan, irakasleari igortzen zaizkio eta berak, zuzendutakoan, bidaltzen du zuzenketa. Milaka ariketa egin ahal izango dituzu, era desberdinetakoak eta baliabideak ere ugariak dira: audioak, bideoak, testuak... denak modu erraz eta erosoan euskara ikas dezazun.

        www.habe.euskadi.net atarian aurkituko duzu BOGA programaren inguruko informazioa eta programa hau eskaintzen duten euskaltegi eta Euskal Etxeekin harremanetan jartzeko aukera. Baita ere hainbat saio frogatzeko aukera izango duzu inon matrikulatu aurretik: sakatu BOGA botoian eta gonbidatu bezala sartu.

    www.ikasbil.net  ataria. Bertan ikas-baliabide ugari aurkituko dituzu bilatzaile eraginkor baten bidez, zure beharren arabera aisa eskura ditzakezunak (idatziak, on-line egiteko moduko ariketak, entzungaiak, argitalpenak, hiztegiak, denbora-pasak, agenda, etab.).

        www.ikasbil.net atariko Pixka bat atalean aurkituko dituzu baita ere euskararekiko lehen hurbilketarako, oinarrizko komunikaziorako, baliagarri izan daitezkeen hainbat tresna (Esaldiz esaldi, Hasi hizketan). Bertan euskarazko oinarrizko esaldiak eskaintzen dira, ahoskera entzuteko aukerarekin  eta beste hizkuntzatan nola diren azalduz.

    www.ikasten.net  euskara ikasteko baliabide didaktiko berria da, Eusko Jaurlaritzaren Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa sailaren mendeko www.hiru.com etengabeko ikaskuntzako atarian eskuragarri dauden ekimenetako baten barruan dagoena.

    - Bestelako argitalpen eta ikasmaterialak

    Internet sareaz gain, badira, beste hainbat baliabide paper nahiz CD/DVD euskarrietan. Hona hemen nagusienak:

    HABE. Euskara ikasten ari garenon aldizkaria. HABEk kaleratzen duen aldizkaria, hilabetekaria, urtean 10 ale. Euskara ikasten ari denari zuzendua, bakarka nahiz taldean euskara landu dezan. Eskuragarri duzu PDF formatuan www.ikasbil.net  atariko HEMEROTEKA atalean. Harpidetza bidez banatzen da. Informazio gehiago eta harpidetza-orria betetzeko www.ikasbil.net atariko Denda-Harpidetzak atalean.

    BAI HORIXE! Euskara ikasteko lehenengo urratsa. HABEk 1986an sortutako materiala. Ez da metodo oso bat, euskara ikasten hasteko bultzada baizik. Material hau bi formatutan dago eskuragarri: bideoak (7 bideo-zinta) eta DVDak (6 DVD). Bilduma, gainera, ariketa-liburu batez dago osatua. Bilduma osoaren salneurria: 84,15 € (bideo-zintak banaka eta DVDak binaka erosi daitezke). Bideo-zinta bakoitzaren salneurria: 12,02 €; 2 DVDna: 28,05 € eta ariketa-liburuarena: 5,41 €. Eskuratu nahi izanez gero jo www.ikasbil.net atariko DENDA ETA HARPIDETZAK atalera.

    Euskara-ikaslearen Oinarrizko Hiztegia. HABEk 2002. urtean argitaratua eta euskara ikasten ari direnentzat egina bereziki. Eskuragarri dago www.ikasbil.net  atariko PIXKA BAT/HIZTEGIA atalean eta erosi nahi izanez gero, berriz, Denda atalean duzu aukera. Salneurria: 6,00 €.

    Vasco de cada día. Eguneroko euskara. La manera más sencilla de iniciarse en la lengua vasca. Español-vasco, Vasco-español. (Liburua + CDa). Asier Irizar, Javier Lorente. Barcelona. Difusión. 2007. Salneurria: 9,90 €. Liburu-dendetan salgai eta Interneten www.elkar.com helbidean.


    Kaixo! Manual de conversación castellano-euskara, con introducción, gramática básica y vocabulario. Liburua. Garikoitz Knörr de Santiago. Donostia. Txertoa. 2000. Salneurria: 7,00 €. Liburu-dendetan salgai eta Interneten www.elkar.com helbidean.

    Bakarka: método de aprendizaje individual del euskera. Euskara nork bere kasa ikasteko aspaldiko metodo ezaguna da Bakarka. Bost maila daude argitaratuta, hainbat liburu eta kasetetan. Azkenaldi honetan materiala berritzeko lanari ekin dio Elkar argitaletxeak eta horren ondorioz Bakarka 1   eta Bakarka 2  eman ditu argitara, kasu bakoitzean liburua, erantzunak eta CDa dituena (CDan hotsak, elkarrizketak, irakurgaiak, solasaldiak eta abestiak daude). Gainontzeko hiru mailei dagokienez, maila bakoitzeko liburu batez dago osatua. Argitaletxea Elkar. Liburu-dendetan salgai eta Interneten www.elkar.com helbidean.

    Iniciación al euskera. ASSIMIL Ed., 1998. Hiru euskarri desberdinetan: liburua: 21,00 €; liburua+3CD: 95,00 €; mp3: 79,00 €. Liburu-dendetan salgai eta nterneten www.elkar.com helbidean.

    Gramatika Gaitasuna Lantzen. (Liburua). A. Zubizarreta, Mikel Dorronsoro, Josemari Azurmendi. Eusko Jaurlaritzaren Argitalpen Zerbitzu Nagusia. Vitoria-Gasteiz. 1998. Salneurria: 9,00 €. Liburu-dendetan salgai eta eta Interneten www.elkar.com helbidean.

    Gramática Didáctica del Euskera. Gaztelaniaz idatzitako kontsulta-liburua. Ilari Zubiri. Bilbo. Didaktiker. 1994. Salneurria: 30,16 €. Liburu-dendetan salgai eta eta Interneten www.elkar.com helbidean.