Belar dendan saltzen den buztina oso ona da buruko mina kentzeko. Gauean ipini enplasto bat bekokian eta hurrengo goizean ez duzu minik izango. Egin froga!!! Leintz Udal Euskaltegiko Klarisa Barko Fernandez ikasleak bidalia ...[+]
Ahotsik gabe geratzen bazara asko hitz egiten duzulako edo katarroa duzulako, oso trikimailu ona dago ahotsa berreskuratzeko. Apio adar bat hartu eta "likuadora"tik pasatu, ondoren ur pixka bat gaineratu. Edan "pajita" batekin eta oso azkar berreskuratuko duzu ahotsa. Eibarko Udal Euskaltegiko PILI CARRERO ikasleak bidalia ...[+]
Esnatu eta berehala laranja-zukua edan, eta goizean zehar ere ur asko edan. Alkoholak gorputzeko ura galarazten digu. Ur hori berreskuratzeko ona da zopa ere. Frantzian tipula-salda edaten dute horretarako. Porrusaldak ere balioko du agian. ...[+]
Aurpegia ondo zaindu nahi baduzu, hau egin dezakezu aknea kentzeko. Pepino bat moztu behar da xerretan. Hau egin ondoren xerrak aurpegian ipini behar dira bost minutuz eta ondoren aurpegia garbitu. Ez da komenigarria txokolatea eta txerrikia jatea. Eibarko Udal Euskaltegiko ROSA GONZALEZ ikasleak bidalia ...[+]
Jende askok baietz esaten du. Baina ez da egia. Proteinak ondo erabiltzeko da ona fruta hori. Eta hestea garbitzeko ere bai, ananak fibra asko duelako. Beraz, komunera sarri joan nahi baduzu, jan anana ugari. ...[+]
Oliotako antxoekin erne ibili. Erdi-kontserba dira eta, beraz, poto horiek hozkailuan egon behar dute, 8º eta 10º bitartean. Baina denda batzuetan ez dira horrela egoten. Eta jendeak lasai erosten ditu. Jateko epe luzea dute. Baina pixka bat zahartu egiten dira. Erosi, beraz, ontziratu berriak. ...[+]
Bota gainetik olio-tanta pare bat edo glizerina eta, ondoren, estali esparatrapuarekin. Handik ordu betera erraz aterako zaizu. Itxaroten ez badakizu, berriz, ohiko jostorratza eta pintzak bilatu beharko dituzu. ...[+]
Argazkirik kuttunenak gordeta dauzkazu. Baina negatiboak non dira? Galduta, baietz? Hemendik aurrera, argazki eder horiei negatiboa atzetik itsatsi. Kopiak behar dituzunean, eskura daukazu. ...[+]
Berogailuaren atzean zilarrezko papera ipini. Bero gutxiago joango da atzeko hormara. Argindarraren fakturan nabarituko duzu. Berogailua leihoaren azpian? Ez. Inolaz ere ez. Beroak leihotik ihes egiten du. ...[+]
Oinak pixka bat handituta egoten dira arratsalde-iluntzean. Eroso ibili nahi baduzu, beraz, erosi ordu horietan. Goizean goiz erosten badituzu, berriz, estu izango dituzu iluntzerako. ...[+]
HABE aldizkari digitala. ...[+]